MENUA

Zerrendara itzuli Azken berriak

Desgaitasun fisikoaren azterketa-diagnostikoa. elkarturen ikerketa proiektua

Desgaitasun fisikoaren azterketa-diagnostikoa. elkarturen ikerketa proiektua

Azterketa-diagnostikoak kolektiboaren bizi-kalitatean eragiten duten alor guztien egoera objektiboki ezagutzeko eta, hartara, Federazioaren aldarrikapenak informazioz hornitzeko helburua du. Informazio hori eskuan duela, desgaitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta partaidetza sustatzeko politikak, neurriak eta jarrerak eska ditzake Federazioak.

Metodologia kualitatiboa eta kuantitatiboa erabili dira ikerketa egiteko. Aztertutako alor guztietako datu kuantifikagarriak jaso dira metodologia kuantitatiboari esker, egindako elkarrizketei esker. Metodologia kualitatiboak, berriz, alderdi subjektiboak jaso ditu, hau da, nola bizi dituzten desgaitasun fisikoa duten pertsonek ikertutako alor bakoitzeko arazoak. Banakako elkarrizketak eta eztabaida-taldeak erabili dira informazio hori jasotzeko.

Alderdi hauek aztertu eta balioztatu ditu ikerketa-proiektuak:

  • Elkarrizketatuen profil soziodemografikoa
  • Desgaitasuna eta mendekotasuna
  • Ohiko bizilekua eta eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako laguntza
  • Hezkuntza/trebakuntza
  • Lan-egoera
  • Egoera ekonomikoa
  • Mugikortasuna sustatzeko eta laguntzeko produktuak
  • Aisialdia eta partaidetza soziala
  • Garraioa
  • Osasunaren zaintza
  • Bazterketa sozialaren diagnostikoa
  • Generoaren eta desgaitasun fisikoaren pertzepzioa

Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoera eta beharrizanei buruzko azterketa-diagnostikoa ” eskuragarri dago elkarturen web orrian, bai bertsio osoa , baita laburpen-exekutiboa  ere.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika